emakumeen Jabetze Eskolako aurtengo kurtsoari bukaera emateko, maitasun erromantikoari buruzko pintxo tertulia izan zen ostiralean. Jabetze Eskolak emakumeentzako izan ohi diren arren, kasu honetan gizonezkoek ere izan zuten parte hartzeko aukera. Guztira, 72 pertsona bildu ziren maitasun erromantikoari buruz hitz egitera; tartean, 7 gazte. Antolatzaileak oso pozik daude erantzunarekin, espero baino jende gehiago animatu zelako eta tertulietan giro ederra sortu zelako. Biteri kanpoko plazan elkartu ziren, gaia espazio publikora ateratzeko helburuarekin. «Amodio erromantikoa kalera atera nahi izan dugu, normalean pribatuan lantzen den gai bat delako. Baina denoi eragiten digu eta denok dugu zerbait esateko». Elkartutako guztiak taldeka banatu eta dinamizatzaile banaren laguntzaz, arlo ezberdinetatik landu zuten maitasuna.
Ondoren, Viginia Imazen Klownklusioak entzuteko aukera izan zen. Inguratutakoek barre dexente egin zuten. Eta amaitzeko, noski, pintxorik ez zen falta izan. Gaueko 23:30ak arte luzatu zen jaialdia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!