dyak egun gutxi barru Hernanin zerbitzuan izango den anbulantzia berria aurkeztuko du gaur. Sorospen-unitatea, eskualdeko jendearen elkartasunari esker lortu dutela jakinarazi du Gipuzkoako DYAk. Anbulantziari esker, Hernanin premiazko osasun laguntza emango da hemendik aurrera, eta kirol, kultura eta ekitaldi ludikoetan prebentzio lanak ere egingo ditu.
Eguerdian ordutebez, ikusgai
Anbulantzia eguerdiko 12:00etatik 13:00etara egongo da Plazan, herritarrek gerturatu eta ikusteko aukera izan dezaten. Ikusteaz gain, DYAk azpimarratu du, nahi duen guztiak asistentzia-ekipamentuaren maneiua eta erabiltzeko modua ezagutu ahal izango duela.
Boluntarioen lanari buruzko informazioa, karpa batean
Era berean, DYAko boluntarioek egiten duten lanari buruzko informazioa izango da eskuragarri, Plazan jarriko duten karpa txikian. Helburua da, hernaniarrak kontzientziatzea denbora librea besteei laguntzen pasa litekeela. Karpan baita ere, tailer bat jarriko dute etxeko txikienentzat.
Kotxe istripu bateko erreskate-simulakroa, erakusketa eta gero
Anbulantziaren erakusketa bukatuta, 13:15etan erreskate simulakro bat egingo dute. Bertan, kotxe istripu baten ondorioz, harrapatuta dagoen pertsona erreskatatuko dute. Prozesu horretan erabiltzen den teknika erakutsiko dute, eta momentuan emango dituzte azalpenak.