Inaugurazio xumea izan zen; LAB sindikatuko langileak izan ziren batez ere, herrikoak, herrialdeetakoak eta komiteko kideren bat edo beste; udal arduradunak ere bai, herritarrekin batera.
LAB sindikatuak egoitza berria du atzotik. Kardaberaz kalean jarraituko du, pittin bat goraxeago, 35 zenbakian. Lehen pixu batean aritzen ziren, eta lokala zahartuta zegoen. Egoitza berria kalean dago, eskuragarriago edozeinentzat, eta erabat berritu dute. Hiru lagun ariko dira lanean, lokal horretan: bi asesore eta abokatua. Jendeari hurbiltasun gehixeago eman nahi izan diote, arduradunen hitzetan.
Bukaeran, hamaiketako eder bat eginez bukatu zuten inaugurazio ekitaldia.