aMAIA Irazustabarrena eta Irati Ugalde dira Euskal Herriko Trinketeko txapeldunak. Atzo jokatu zuten finala, Gazteizeko Maitena trinketean, Irungo Ramuntxo taldeko Loiola eta Moron bikotearen kontra, eta 30-29 irabazi zuten.
Partidua oso parekatua izan zen, tentsio haundikoa hasiera hasieratik. Irazustabarrena eta Ugalde aurretik joan ziren 15garren tantura arte, baina hortik aurrera, partidua izugarri parekatu zen. Berdinketa askoren ostean, Irundarrak aurreratu ziren 29-28; baina Irazustabarrena eta Ugaldek partiduari buelta eman, eta 30-29 irabazita jantzi zuten txapela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!