11 Batzorde izango ditu Udalak, eta zinegotziek ez dute kobratuko asistentzia dietarik

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 18a, 02:00

Legegintzaldi berriko bi­ga­rren Plenoa izan zen atzo, Hernaniko Udalean. Udal funtzionamendu berria zein izango den erabaki zu­ten atzo. Besteak beste, Ba­tzor­de infor­matzaileak era­baki zituzten, eta era­kun­de autonomoetara udalaren ize­nean zein joango diren ere bai; Ba­tzor­deen funtzionamendua, soldatak, dietak eta ordutegiak ere era­baki ziren. Asistentzia dietak kentzea erabaki zuen Ple­noak, eta hor eztabaida sortu zen. Bilduk alde bozkatu zuen; oposizioak, kontra.

Politika Soziala eta Hernani Partaidetza, bi batzorde berri
Guztira 11 izango dira Ba­tzor­de informatzaileak. Orain­­dik martxan ez dira jarriko, iraila arte, baina zein izango diren jakinarazi zuten, atzo. Berriak bi dira: Politika Soziala, eta Hernani Partaidetza. Kirolak Batzordea ere izango du Uda­lak, lehen Patronatua zena.  

Batzorde bakoitzean 7 kide izango dira: 4 Gobernu Tal­de­ko­ak, eta oposizioko alderdi bakoitzetik bat. Gobernu Tal­deko kideek ponderazio esku­bi­dea izango dute; alegia, ba­tek bozkatu ahal izango du besteen izenean.     

Asistentzia dietak ez dira ordainduko
Diru kontuei buruz aritu ziren atzo Plenoan. Bilduk pro­po­satu zuen, asistentzia dietak kentzea, zinegotziei. Alegia, batzorde informatzaileetara joateagatik ez ordaintzea. Ho­rrela, Udalak urtean 62.000 euro aurreztuko dituela adie­razi zuten. Horrez gain, Luis Itxauspek adierazi zuen, Uda­lean aritzea borondatezko lan bezala hartzen dutela, eta  dirua ez dela euren moti­ba­zioa. Oposizioko kideek gogor kritikatu zuten erabaki hori. Andoni Amonarraizek adie­ra­zi zuen, Gobernu Taldeak opo­sizioan ari direnei oztopoak jarri nahi dizkiela, eta euren iturri bat kendu nahi zaiela, oposiziorik egin ez de­zaten. Estefania Morcillok aiderazi zuen, dezepzio haundia hartu zutela: oposizioan aritzeak de­­dikazio haundia eskatzen zue­la, eta errekurtsorik gabe uzten zi­tuztela. Intxaus­pek azpima­rra­tu zuen, erre­kur­tsorik gabe ez dutela oposi­zioa utzi, hi­leroko diru sarrera finkoak ez dituz­telako kendu. Hilero, alderdi bakoitzak 474,65 euro jasoko ditu, eta zinegotzi ba­koitzak 146,04 euro.

Izendapenak
Atzo izendatu ziren, baita ere, hiru alkateordeak, Gobernu Batzordeko 5 kideak, Ongin­tza­ko zuzendaritza kideak, eta  7 erakunde autonomoetako or­dezkariak; alegia, San Marko Mankomunitatea, Añarbeko Urak, Garbitania... denak Bil­du­koak izango dira.

ATZOKO IZENDAPENAK

Alkateordeak:

1-Glori Mendinueta
2-Idurre Conde
3-Asier San Emeterio

Tokiko Gobernu Batzordea.
-Luis Intxauspe
-Glori Mendinueta
-Idurre Conde
-Asier San Emeterio
-Iker Goenaga

Osasun eta Gizarte Ongintza Patronatua - Zuzendaritza Batzordea.
-Glori Mendinueta (Bildu)
-Idurre Conde (Bildu)
-Iker Goenaga (Bildu)
-Nahiara Sanchiz (Bildu)
-Jose Pérez (PSE-EE)
-Andoni Amonarraiz (EAJ)
-Iñaki Arratibel (Hamaikabat)

Hernaniko Industrialdea S.A.
Aitor Miner
Luis Intxauspe

Añarbeko mankomunitatea
Asier San Emeterio
Beñat Amenabar

San Marko mankomunitatea
Beñat Amenabar
Asier San Emeterio

Behemendi
Asier San Emeterio

Euskal Fondoa
Glori Mendinueta
Idurre Conde

Aiako Harria Parke Naturala
Iker Goenaga

Garbitania Zero Zabor S.M.
Iker Goenaga

11 Batzorde informatzaile izango ditu Udalak

  • Zerbitzu Publikoak, Merkataritza eta Turismoa.
  • Hirigintza eta Ingurumena.
  • Pertsonala (Udaltzaingoa barne).
  • Ogasun eta Ondarea - Kontuetarako Batzorde Berezia.
  • Hezkuntza.
  • Kultura. 
  • Euskara.
  • Politika Soziala.
  • Hernani Partaidetza.
  • Giza Eskubideak.
  • Kirolak.
ORDUTEGIAK
  • Plenoa. Hilero, azken asteartea, 19:00etan. Jai eguna bada, asteazkenean egingo da.
  • Tokiko Gobernu Batzordea. Asteartero, 08:30etan.
DIRU KOPURUAK
Alderdi bakoitzak hilero: 474,65 euro
Zinegotzi bakoitzak hilero: 146,04 euro
Batzordeetan asistentzi dietak: Ez dira ordainduko

LIBERATUAK
  • Luis Intxauspe (jornada osoa)
  • Glori Mendinueta (jornada erdi)
  • Asier San Emeterio (jornada erdi)
  • Idurre Conde (jornada erdi)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!