Hernani Errotzen eta Nabarralde taldeetako kideek materiala jarriko dute salgai bihar eta San Joan bezperan, Plaza Berrin: txanoak, liburuak, kamisetak... Bihar 12:00etatik 14:00etara egongo dira, eta 23an 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bi egun hauetan materiala erosteko aukerarik ez dutenetzat berriz, Irizar tabernan jarriko dute salgai, permanente. Horrez gain, San Joan jaietan, Hernaniko banderarekin batera, balkoietan Nafarroakoa jartzeko deia egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!