Hernaniko Motolagunak taldeak Pirineotara irteera antolatu du datorren hilaren hasieran, 2an eta 3an hain zuzen. Bazkide bakoitzak 60 euro ordaindu behar du, eta lagun bat emateko aukera du; bazkide ez direnentzako prezioa berriz, 65 eurokoa da. Prezioaren barruan daude hamaiketakoa, bazkaria, afaria, lo egitea (ez da lo zakurik eraman behar), eta gosaria. 25 plaza daude eta izena Talleres Orcolagan eman behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!