ostegunean hasten dira ofizialki San Joan jaiak, baina gaur eta bihar, aurre hartuta, ekitaldi ugari antolatu dituzte herrian. Gaurkoak egun osoan zehar luzatuko badira ere, biharko guztiak goizean zehar izango dira.
Bihar, herria esnatzeaz Aurorak arduratuko dira, goizeko 08:00etan, eta ondorengo bi ekitaldiak herri kanpoaldean izango dira: Erakus-txakurren Txapelketa Xoxokan, 09:00etan, eta Uso tiro Txapelketa Jauregiko landetan, 10:00etan.
Herrira itzulita, bi ekitaldi izango dira ordu berean: Bola Txapelketa jokatuko da Goiz Eguzkin; eta Gimnasia Erritmikoko taldeak erakustaldia eskainiko du Kiroldegian. Ordu erdi beranduago, 10:30etan, Palankarien 30garren proba jokatuko da, Sagastialdeko pistetan, Etxeberri elkarteak antolatuta. Eta eguneko azkeneko ekitaldia Plaza Berrin izango da, 11:00etan: Gerardo Plazaren omenezko xake proba.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!