Noainera joateko, autobusa Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 19a, 02:00

Urtero bezala, Noaingo bataila gogora ekartzeko, Getzetik Iruñeara martxa antolatu du Nabarraldek. Ekainaren 26an izango da eta Hernani Errotzen elkartearekin, autobusa antolatu dute Hernanitik. Goizeko 08:10etan aterako da Elkano kaletik, Biteri kultur etxe paretik. Buelta, 17:30etan izango da Iruñeatik. Prezioak: autobusak, 14 euro eta bazkariak, 20 euro. Erreserba egiteko, deitu: 626 671 817.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!