Bertso-bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak gaur, AHTren kontra

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 18a, 02:00

AHTren aurkako mugimendua eta errepresioa jasotzen dituen txostena ere aurkeztuko dute. Egun osoko egitaraua antolatu dute, 12:00etan hasita.

AHTren aurkako hainbat taldek, tartean Hernani­koak, K-AHT-EAK Txikitu eki­me­na sortu dute. Ekime­na­ren hel­burua da, besteak beste, AHTk kaltetutako guz­­­tiak ba­bes­tea, euren ar­teko koor­di­nazioa sortzea eta hainbat baliabide era­biliz, isunei au­rre egitea. Eki­­meneko kideek txosten bat kaleratu dute, AHTren aur­kako mugimen­dua eta errepresioa jasotzen ditue­na, eta K-AHT-EAK Txikitu eguna antolatu dute, gaur­ko. Eguneko ekitaldi guztiak Hernanin izango dira, e­guer­­di­ko 12:00etan hasita. Le­­hen­dabizi egin berri du­ten txos­tena aurkeztuko du­te, Gazte­txean. Eta eguer­dian, Tilose­tan elkartuko di­ra, bazkal­tzera. Bertan, Iña­ki Gurru­txaga eta Iñigo Man­cisidor ariko dira ber­tsotan. Eguneko ekitaldi nagusia Manifes­ta­zioa izan­go da; 19:00etan abiatuko dira, Pla­za­­tik, Ez erre­­presiorik, ez AHT­­­rik!­ ­lema­pean. Eguna Kop­ e­ta Estricalla taldeen kon­tzer­­tue­kin amai­tuko du­te; 23:00­eta­tik au­rrera, Gaz­tetxean. Bazkarirako eta kontzer­tue­tarako sarrerak Garinen, Goiz Eguzkin eta Akerren daude salgai, 6 euroan.

EGITARAUA
12:00, Txostenaren
aurkezpena Gaztetxean
14:30, Bertso-Bazkaria
19:00, Manifestazioa
23:00, Kontzertuak Gaztetxean: `Kop´ eta `Estricalla´ taldeak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!