boxeo zaleek arratsalde ederra pasatzeko aukera dute gaur kiroldegian, Hernani 2011 Sutan boxeo jaialdiarekin. San Joan jaiei aurre hartuta, aurten ere zazpi konbateko jaialdia antolatu dute, arratsaldeko 18:00etan hasita. Jaialdian baita ere, Miguel Laquidain omenduko dute. Euskal Herriko eta Estatu mailako boxeolariak bilduko dira gaur, tartean Espainiako Kick Boxingeko txapelduna den Juanpa Dominguez Coyote, eta azpitxapelduna den Gonzalo Vitoria. Hain zuzen, bi hauek jokatuko dituzten konbateak izango dira gaurko bi neoprofesionalak.
Zazpitik bi, konbate neoprofesionalak
Coyotek Juanjo Sanzen kontra jokatuko du konbatea. Espainiako txapelduna Algortakoa da eta Neko Gym gimnasioan aritzen da. Aurkaria, Sanz, Paco Bueno gimnasiokoa da.
Beste konbate azpimarragarria Gonzalo Vitoria Espainiako azpitxapeldunaren, eta Nikolay Zabalowskiren artekoa izango da. Azpitxapelduna Bilbokoa da, eta Zabalowski, Paco Bueno gimnasiokoa.
Gaur jokatuko diren gainontzeko bost konbateak ondorengoak izango dira: Xabi Etxaniz (Anoeta Boxing)/Zacaria (Bilbo); Rafa Camilo (Paco Bueno)/Jordi (Bilbo), Jon Nagore (Paco Bueno)/ Brasili (Soria); Sebas Portunato (Paco Bueno)/ Reda Abrahim (Soria); eta azkenik, Sebas Perez (Paco Bueno)/Jon Fernandez.