Erakus-txakurren Ehiza Txapelketa eta Palankarien proba, gaur nagusi

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 19a, 02:00

ekitaldi ugari izan dira herrian azken bi asteetan, San Joanen festen ingu­ruan antolatutakoak. Fes­ten aurreko ekitaldi horiek gaur izango dute bukaera, eta erreleboa, San Joan Jaiek hartuko dute, ekai­naren 23tik aurrera. Eguna hasteko, goizeko au­rre­neko ordutik, 08:00­etatik, Aurorak ibiliko dira he­rrian, kantu doinuak za­baltzen.

Xoxokan, ehiza-txakurrak

Ordubete geroa­go, Xo­xokako zelaietan, eguneko ekitaldi nagusie­ne­tako bat joka­tuko da: Erakus-txakurren Ehiza Txa­pel­keta. Izena eman nahi du­tenek, ordu erdi lehenago gerturatu behar dute Xoxokara. Goizeko 10:00etan b­e­rriz, kasu honetan Jaure­giko zelaietan, Uso tiro txapelketa jokatuko da, Colombaire erara. Herrira itzulita, Bola ti­raldia izango da, 10:00­etan baita ere, Goiz Eguzkiko bolatokian; eta gimnasia erritmiko erakustaldia, Ki­roldegian. Eguneko beste ekitaldi garrantzitsua atletismo pis­tan jokatuko da: Pa­lan­karien XXX. proba. Etxeberri elkarteak antola­tuta, 10:30etan hasiko da. Eta bukatzeko, azke­ne­ko ekitaldia Plaza Berrin izan­go da. Gerardo Pla­za­ren Omenezko V. Sake pro­­ba jokatuko da, 11:00­etan hasita. Bertan izango dira, besteak beste Nazio­ar­teko maisu ezagun bat eta Gros Xake Taldeko jokalariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!