Kiroldegian hiru txapelketa jokatu dira aurten, eta horietako biren finalak, palakoak biak, asteburuan jokatuko dira. Batetik, Emakumeen IV Pala Txapelketako finala jokatuko da gaur, 09:30etan hasita. Aurrez aurre Mari Jose Galdeano eta Kristina Galdeano izango dira, Idoia Tejedor eta Iratxe Tejedorren aurka. Gaur baita ere, txapelketa honetako 3garren eta 4garren postuak jokatuko dira: Mari Jose Mendiolak eta Marta Muruak jokatuko dute Ana Mujia eta Jone Irastorzaren kontra.
Bihar berriz, Hernaniko XV. Pala Txapelketako finalak jokatuko dira, 09:00etan hasita. Txapelaren bila Iñigo Arluziaga eta Mañel Ruiz ariko dira, Iñaki Kerejeta eta Iñaki Gurrutxagaren kontra. Eta hirugarren eta laugarren posturako lehian, Xabier Legarretak eta Unai Legarretak jokatuko dute, Oscar Lazcano eta Ahieko Zubimendiren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!