Euskal Herriko egungo sorkuntzari lotuta, Algareki izeneko kulturunea jarriko dute martxan, hemendik gutxira, Zuberoako Mendikota herrian, Uhaitza kulturetxe ohiaren egoitzan. Inaugurazioa ekainaren 24an izango da, datorren ostiralean.
Inaugurazio egunean, Euskal Herri osoko 20 artisten obrak egongo dira ikusgai (margolanak, eskulturak, argazkiak...) eta horien artean Hernaniko lau artista izango dira: Peio Goello, Aitor Ruiz de Eguino, Iker Valle eta Pelex. Horrez gain, izango dira: Ricardo Pascual, Alberto Letamendi, Olaia Peruarena, Alain Sistiaga, Javi Soto, Patxi Laskarai, Jean Pierre Errecart... Hiru astez egongo da ikusgai erakusketa, hau da, uztailaren 14ra arte.
Musika eta bertsoa, ere bai
Erakusketaz gain, musikaz eta bertsoaz gozatzeko aukera ere izango da inaugurazio egunean. 17:00etan, hasteko, Paxkal Indoren emanaldia izango da. Ondoren, J. Mixel Bedaxagar kontalari eta kantari lanetan ariko da. Horiez gain, izango dira: Milou Castan Basaburuko lagunekin, Keep Rock & Co Mauletar Pop Rock Taldea eta Guanes Etchegaray free jazz doinuekin.
Bertsotan, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta eta Odei Barroso hariko dira.
Bestalde, jatekoa eta edatekoa ere izango da.
Ekimenaren helburua da Euskal Herrian sorkuntza artistikoa bultzatzea. yy