Hernanik gaur jasoko du txapeldunaren Kopa, Klubeko bazkarian

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 18a, 02:00

Klubeko bazkaria egingo du gaur CD Hernanik, kluba osatzen duten sekzioekin: futbola, bola, pelota eta atletismoko taldeekin. Bazkarian gonbidatu bereziak ere izango dira: Reala, kolaboratzaileak, Udaleko ordezkariak eta Federazioko kideak. Eta azken hauek izango dira, hain zuzen, Hernaniri kopa emango diotenak, Erregional Ohorezko Mailako txapeldunak izateagatik lortu dutena. Bazkaria Ergobiako Iretza jatetxean egingo dute, eta oinez joango dira bertara; abiatzeko hitzordua Plaza Berrin egin dute, 13:15etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!