Irazustabarrena eta Ugalde, Euskal Herriko txapelen bila

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 18a, 02:00

Bi hernaniarrek Euskal Herriko Trinkete Txapelketako finala jokatuko dute gaur Ramuntxoren aurka, 10:00etan Gasteizen.

Amaia Irazustabarrena eta Irati Ugalde pelotari hernaniarrek Euskal Herriko Trinkete Txapelketako finala jokatuko dute gaur, 10:00etan, Gas­teiz­ko Maitena trinketean. Irungo Ramuntxo taldeko Loiola eta Moron izango dituzte aurrez aurre. Gaurko partidu hau, Gipuzkoako Txapelketako finalaren errebantxa izango da; izan ere, orduan ere elkarren aurka jokatu zuten bi bikoteek eta hernaniarrak izan ziren txapelak eraman zituztenak. Gaurkoan ere hala izan dadin ahaleginduko dira Irazustabarrena eta Ugalde.

4 hernaniar, txapelketan
Euskal Herriko Trinkete Txa­pelketan, Hernani pelota elkarteko bi bikotek hartu dute parte: Amaia Irazus­tabarrena-Irati Ugalde, eta Miren Goikoetxea-Eli Pago­la. Bertan, jubenil mailako Euskal Herriko pelotaririk onenek hartu dute parte. Sailkapen fasea jokatu ondoren, Hernaniko bi bikoteek elkarren aurka jokatu zuten finalerdietan, finalerako pasea zeinek lortuko. Joan den asteburuan izan zen. Partidu borrokatua izan zen eta azkenean, Irazusta­ba­rrena eta Ugalderen esperientzia nagusitu zen. 30-16 irabazi zieten Goikoetxea eta Pagolari (adinez, kadeteak dira oraindik, biak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!