Sergio Roman eta Eva Esnaola, aurreneko hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 19a, 02:00

AXERI Bila lasterketa korritu zen atzo Hernanin, partehartzaile ugarirekin. Aurten, 364 korrikalarik pasa zuten helmuga, joan den urtean baino 66 gehiagok. Horietatik ia erdia hernaniarrak izan ziren, 168 hain zuzen. Lasterketako azkarrena Sergio Roman hernaniarra izan zen, 29:30eko denbora eginda. Sprintean iritsi zen helmugara, Ruben Lanz legazpiarrarekin batera, baina azken metroetan, hernaniarra izan zen azkarrena. Romanek ez zuen iazko marka hobetzea lortu; joan den urtean David Martinek irabazi zuen, 28:41eko denbora eginda. Emakume azkarrena Eneritz Sein izan zen, Pasai-Donibanekoa. Sein 56garren postuan helmugaratu zen, 35:40eko denbora eginda. Joan den urteko aurreneko emakumearen denbora hobetu zuen Seinek; iaz Ixiar Urdangarinek irabazi zuen, 36:42ko denborarekin. Emakumezkoetan, aurreneko hernaniarra Eva Esnaola izan zen, 37:30eko denbora eginda; Esnaola 102garren postuan helmugaratu zen. Joan den urtean, aurreneko hernaniarra Ainara Errazkin izan zen, 38,09ko denbora eginda.
*Sailkapen orokorra www.kronika.net-en, dokumentuen atalean, PDF formatuan (eskubian, behean)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!