Partidu bakarra irabaztea nahiko, finalera pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 18a, 02:00

Hernanik finalerdietako bueltako kanporaketa jokatuko du gaur, 19:00etan, Hernanin. Joaneko kanporaketa 0-3 irabazi zuen eta gaur partidu bakarra irabaztea nahikoa izango du finala jokatzeko.

Hernanik Gipuzkoako He­­­rriarteko Txapelketako fi­nala esku eskura dauka. Gaur, Oiartzuni partidu ba­karra irabaztea nahikoa izango du; izan ere, joaneko kanporaketa 0-3 irabazi zion. Partiduak arratsaldeko 19:00e­­­tan hasiko dira, kiroldegiko pelotalekuan.

Ojuel, bueltan
Josu Oiaga entrenatzaileak aldaketa bat egingo du joan den asteburuko jokalarien artean. Senior mailan, Paul Ojuel aurrelaria itzuliko da Aitor Gorrotxategiren ondora. Aurreko asteburuan, ezin izan zuen jokatu eta bere ordez Ioritz Arrieta aritu zen. Kadeteetan, Egoitz eta Josu Altunak jokatuko dute eta jubeniletan, Eneko Lujanbio eta Aritz Murgiondok, txapelketa osoan bezala.

Helburua, sailkatzea
Taldearen helburua, partidu bat irabazi eta hirugarren aldiz jarraian, finalera sailka­tzea da. Dena dela, Oiar­tzun­go taldeak ezin badu aurreko asteburuan lesionatutako jo­kalariekin lehiatu, Herna­nik gogor borrokatuko du hiru partiduak irabazteko.

Pelotazaleei animatzera joateko, deia
Hernaniko pelota elkarteak dei egiten die herriko pelotazaleei gaur frontoira azaltzeko beraien indarra eta animoak ematera: «denon artean lor­­tu dezakegu ekainaren 26an herriarteko laugarren txapela irabaztea, denboraldiko txapelketarik ezagunenetakoa dena». Hain zu­zen, ekai­na­ren 26an jokatuko da He­rriar­teko Txapelketako fi­nala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!