Gipuzkoa mailako Plater Tiro Txapelketa, gaur, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 18a, 02:00

Txapelketa goizeko 11:00etan hasiko da. Horrez gain, Haurrentzako Karabina Txapelketako kanporaketa jokatuko da, 17:00etan, Txantxangorrin.

Probintzi mailako Plater Tiro Txapelketa jokatuko da gaur, Santa Barbara tiro ze­laian. Parte hartuko dute Gi­puzkoako ehiztari onenek, izan ere, Hernaniko Udala Sari Nagusia izango da jokoan eta diru sari ederrak banatuko dira irabazleen artean. Hobi unibertsala edo foso uniber­tsala modalita­tean jokatuko da. Txa­pelketa goizeko 11:00etan hasiko da eta izen ematea ordu erdi lehenago zabalduko da. Egun guztiko tiraldia izango da eta 18:00ak arte egongo da aukera izena emateko. Txapelketa, Txan­txan­gorri elkarteak antolatu du, San Joan Jaien barruan.

Gaur, Haurren Karabina Txapelketako kanporaketa
San Joan Jaien barruan, baita ere, Txantxangorri elkarteak Hau­rren­­tzako Karabina Txa­pelketa antolatu du, ohi bezala, Miguel Olloren omenez. Gaur, txapelketako kanporaketa jokatuko da, arratsaldeko 17:00e­tan, elkarteko lorategian.

Ehiza Txakur Lehiaketa eta Uso tiro txapelketa, bihar
Bihar ere izango dute ehiztariek zerekin gozatua, Txan­txan­gorri eta Hernaniko Udalaren eskutik. XXXIXgarren Ehiza Txakur Lehia­keta izango da. Lehiaketa, herri mailakoa eta probintzi mailakoa izango da eta Gipuzkoako ehiza txakur onenak izango dira bertan. Urnietako Xoxoka zelaian izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Parte hartu eta izena eman nahi dutenek, goizeko 08:30etatik 09:00etara izango dute aukera. Horrez gain, bihar, Hernaniko Udala Sariko Uso Tiro Txapelketa jokatuko da, Colombaire erara, Jauregi baserriko zelaietan, 10:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!