Gatibuk jarriko dio akorde berezia, urteko kontzerturik garrantzitsuenari

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 18a, 02:00

San Joan Jaiak girotzen hasteko, Preludioa edo Iragarpen Kontzertua izango da gaur, gaueko 22:30etan, Atsegindegi plazan. Hemezortzi taldek hartuko dute parte, horien artean Gatibuk, Musika Bandak gonbidatuta, Bandaren 150garren urteurrena dela eta. 16 ataletan banatuko da emanaldia eta ‘Zapa’k protagonismo berezia izango du, besteak beste.

San Joan Jaiak hastear dira. Bost egun besterik ez dira ge­ratzen Hernaniko festarik ga­rrantzitsuenak ospatzeko eta ho­riek iragartzeko, urtero egin ohi den bezala, Iragar­pen Kon­tzertua edo Prelu­dioa izan­go da. Eta urteko kon­tzerturik garrantzitsuena de­na, gaur izango da, hain zu­zen. Guztira 18 taldek hartuko dute parte eta horien artean izango da Gatibu euskal rock taldea. Hernaniko Musi­ka Bandak 150 urte betetzen ditu aurten eta zerbait berezia eskaini nahian, gonbidatu du euskal rock taldea. Roberto Pachecok moldatuta, bi abesti joko dituzte Gatibuk eta Musika Bandak elkarrekin, Zipri Otxandorenaren zuzendaritzapean. Abestiak izango dira: Bang-bang txiki-txiki bang-bang eta Zeu, zeu, zeu! Emanaldia gaueko 22:30e­tan hasiko da, Atsegindegi plazan. Aurkezpen lanetan, Idoia Noble eta Jon Odriozola ariko dira.

‘Zapa’ri omenaldia
Emanaldian protagonismo be­rezia izango du Zapak, hil zutela 31 urte betetzen diren honetan. Bere omenez, hainbat pie­za joko dituzte. Lehe­nengoa, El Zapa, bera kide izan zen In­can­sa­bles txarangak joko du. Zapa­ren omenez ere eskainiko dute Musika Ban­da, txistulari, abes­­­­­­ba­­tza, akordeoi talde, abeslari bakarlari eta dantzariek.

Musika Banda, abesbatzak, dantza taldeak, txarangak...
Aurrez esan bezala, kontzertuan 18 talde ezberdinek hartuko dute parte. Gatibu eta Musika Bandaz gain, bertan izango dira: Hernani eta inguruko txistulariak, Mu­sika Eskolako akordeoi taldea, abesbatzak, Incansables txa­­ranga, Ttarla dantza taldea, Ainara dantza eskola, Metal boskotea, txalapartariak... Emanaldia 16 ataletan ba­na­tuko da eta talde horiek bakarka edo elkarrekin interpretatuko di­tuz­te dagozkien abestiak. Esa­te­rako, hasiera, txa­lapartariek emango diote. On­doren, El Zapa, Incan­sa­bles txarangak eskainiko du; baita La reina de Aragon ere. Hernani 150 berriz, Musika Bandak jo­ko du. Herribera abestia, Kan­tuz, Ozenki eta Parrokiko abes­ba­tzek, akordeoi taldeak, abeslari batek eta gitarristek interpretatuko dute. Furra-fu­rra, txistulari, metal boskote eta abesbatzen doinuetan gozatzeko aukera izango da, Tango de Roxanne akordeoi talde, biolina eta dan­tzarien bidez...

Bost zuzendari
Kontzertua, bost zuzendarik gidatuko dute: Zipri Otxan­do­rena, Igor Arroyo, Patxi Ape­ze­txea, Maribel Insausti eta Gar­biñe Orbegozok. Zu­zenda­ri artistikoa, berriz, Ruth Martin izango da.

EGITARAUA
‘TXALAPARTA’
‘EL ZAPA’: Joaquin Ortega ‘Canario’
Incansables txaranga
LA REINA DE ARAGON’: Moldaketa: Ricardo Marcilla, Joaquin Ortega ‘Canario’. Incansables txaranga
‘HERNANI 150’: Moldaketa: Angel Briz Lazcoz. Musika Banda.
Zuzendaria: Zipri Otxandorena
HERRIBERA’: B. Lertxundi/ Moldaketa: L. Ondarra. Abesbatzak, akordeoi taldea, abeslari bakarlaria eta gitarrak. Zuzendaria: Igor Arroyo
‘FURRA-FURRA’: Oskorri/Moldaketa: Imanol Kamio. Txistulariak, metal boskotea eta abesbatzak. Zuzendaria: Patxi Apezetxea
‘TANGO DE ROXANNE’: E. McGregor/ Moldaketa: J. Koman.Akordeoi taldea, biolina eta dantzariak. Koreografia: Amets Santxez eta Ainara Arrospide. Zuzendaria: Maribel Insausti.
‘DELIVER US (THE PRINCE OF EGYPT’: Hans Zimmer/Moldaketa: Alfredo G. Chirlaque. Musika Banda, abesbatzak eta abeslari bakarlaria.
Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
LEONENA’ (JOTA ETA PORRUE): Leon Bilboren errepertorioa/Moldaketa: Sabin Bikandi. Txistulariak, metal boskotea, albokari eta
dantzariak. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
‘EPERRA’: Anje Duhalde/Moldaketa: Angel Unzu. Abesbatzak, pianoa eta saxofoia. Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo.
‘JAIALDIA’: Euskal kantariak/ Moldaketa: Iñaki Urkizu. Musika Banda eta abesbatzak.
Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
‘GATIBU’: Gatibu/Moldaketa: Roberto Pacheco. Gatibu euskal rock taldea eta Musika Banda. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
‘TICO TICO’: Zequina d Abreu/Moldaketa: Xabier Zabala. Txistulariak, metal boskotea,
perkusioa eta txistulari bakarlaria. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
‘ZAPAREN OMENEZ’: Joaquin Ortega ‘Canario’. Musika Banda, txistulariak,
abesbatzak, akordeoi taldea, abeslari bakarlaria eta dantzariak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
‘MENDIRIK MENDI’: J.A. Erauskin. Musika Banda, txistulariak, abesbatzak eta akordeoi
taldea. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
‘SAN JOAN ZORTZIKOA’: Herrikoia/Moldaketa: Joxan Goikoetxea. /Hitzak: M. Lekuona. Musika Banda, txistulariak,­
akordeoi taldea, txalapartariak, abesbatzak eta dantzariak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!