Pirineoetara, motoan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 21a, 02:00

Motor-hots batean joango dira Pirineoetara, Hernaniko Motolagunak taldeko kideak, uztailaren 2an. Buelta, hurrengo egunean, uztailaren 3an. Asteburu-pasara animatu nahi duenak, izena eman behar du, Talleres Orcolaga dendan; bazkide direnek 60 euro, eta bazkide ez direnek 65. Prezioan sartzen dira jatena, eta loa (lo zakurik ez da eraman behar).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!