Sokamuturran ezin dute ibili 16 urtetik beherakoek

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 23a, 02:00

Hernaniko Udalak bi ohar egin ditu sokamuturrari buruz. Batetik, 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu sokamuturran. Bestetik, Kaxkoko bizilagunek (Gudarien plaza, Kardaberaz, Kale Nagusia eta Felipe Sagarna Zapa) portalak giltzaz itxita izan beharko dituzte, ahal bada, eta kalera ez daitezela atera, ekitaldiak irauten duen bitartean: ekainak 25-26-27an, 07:30etatik 09:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!