CD Hernanik klubeko bazkaria egingo du bihar osatzen duten sekzioekin: futbola, bola, pelota eta atletismoko taldeekin. Gonbidatuak berriz, Erreala, kolaboratzaileak, Udalekoak eta Federazioko kideak izango dira. Eta hain zuzen, azken horiek arduratuko dira futbolean, Hernaniri, Ohorezko Erregional Mailako kopa emateaz. Bazkaria Ergobiako Iretza jatetxean egingo dute, eta joateko hitzordua 13:15etan egin dute, Plaza Berrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!