350 pertsonek erabili zituzten iaz Ongintzako zerbitzuak

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 17a, 02:00

Ongintzak 2010 urteko laburpena egin du, eta bertan erabiltzaileak honela banatzen dira: Eguneko Zentroak 44 erabiltzaile izan ditu, Zaharren Egoitzak 111 eta Etxez Etxeko zerbitzuak 193.

Udaleko Gizarte Ongin­tza­rako Patronatuak eskain­tzen di­­tuen hiru zerbitzuen laburpena egin du, 2010 urtekoa. Ber­tan, Eguneko Zentroak, Zaha­rren Egoi­tzak eta Etxez Etxeko zerbitzuak izan duten erabiltzaile ko­pu­rua zehaztu dute, eta ba­koitzean ematen den zerbitzua ere azaldu dute. Guztira, 350 pertsona inguruk erabili zuten 2010ean hiru zerbitzuetako bat. Harrera haundiena Etxez Etxe­ko zerbitzuak izan zuen joan den urtean, 193 erabiltzailerekin; bigarren zerbitzu erabiliena Maria Mag­dalena Zaha­rren Egoitzak eskain­tzen duena izan zen, 111 erabiltzailerekin; eta azkenik, 44 pertsona izan zi­ren Egu­neko Zentrora joan zirenak.

Eguneko Zentroa: Ohiko bizilekuan bizi, eta egunean zehar laguntza jaso
Eguneko Zentroa aukeratzen du­ten pertsona adinduak ohiko bizilekuan bizi dira, eta egunez joaten dira zentrora; bertan, be­har duten laguntza jasotzen du­te. Eguneko zentroan, adinduak, hainbat zerbitzu ditu eskuragarri egunero, besteak beste, on­do­rengoak: garraioa, norberaren higienea, mantenua, ile-apaindegia eta podologia, arreta pertsonala, ludikoa eta soziala. 2010eko erabiltzaileen da­tuei erreparatuz gero, 60 per­tsona dira zerbitzua momentu jakin batean erabili zutenak. Era­biltzaile berriak edo altak 30 izan ziren, eta bajak 17. Hala, guztira, urtean ze­har 44 pertsona izan ziren zerbitzua jarraian erabili zutenak. Horietatik 38k menpekotasun haundia zuten, eta 6k menpekotasun ertaina.

Etxez Etxeko zerbitzua: Laguntza etxean jaso, arazoak dituztenean edo familiarrak iritsi ezin direnean
Etxez Etxeko zerbitzua publikoa da, hau da, debaldekoa. Normalean, bere kasa baliatzeko arazoa dutenek jasotzen dute, edo familiarekin bizi, baina hauek lagun­tzera iritsi ezin direnean es­katzen dute. Pertsona hauek ara­zo fisiko, psikiko edo sozialak izaten dituzte, baina arazoa bere onera ekartzeko helburua izaten dute. Ba­koitzari, dagokion preben­tzioa, asistentzia edo errehabilitazioa ematen diote. Joan den urtean 193 per­tsonek erabili zuten zerbi­tzua, hiruetatik gehien erabili zena izan zen. Horietatik 179 pertsona adin­duak ziren, 8 diskapazitatuak, 2 familiakoak, eta 4 babestutako etxebizitzetan bizi zirenak. Zerbitzua jaso zuten per­tsona adinduetatik 84k, menpekotasun haundia zuten; eta 56k ertaina. Etxez Etxeko zerbitzua, gehienez, bi ordukoa izaten da, eta joan den urtean eman ziren zerbitzu kopuruak ondorengoak izan ziren: garbitasun pertsonalaren zerbitzua 40 pertsonek jaso zuten; etxeko lanena 57k; garbitasun pertsonala eta etxeko lanena 65 pe­tsonek; erosketa eta otordu prestaketarena 21k; eta bestelako zerbitzua, 10 pertsonek.

Zaharren Egoitza: bizileku segurua, beharrei egokitua
Azkenik, Zaharren Egoitza da Ongintzak eskaintzen duen hirugarren zerbitzua. Egoitzak lau helburu ditu: bat, bizileku seguru eta iritsi-erraza izatea, beharrei egokitutakoa; bi, banakako intimitatea eta pribatasuna errespetatuta, elkarbizitza sortzea; hiru, bizi kalitatea eta auto-estimua hobetzea eta gizarteratzea; eta lau, behar duten laguntzaren arabera, behar duten arreta eskaintzea. Zaharren Egoitzan 111 pertsona izan ziren 2010ean, horietatik 76 emakumezkoak eta 35 gizonezkoak. Horietatik, menpekotasun haundikoak 93 izan ziren, menpekotasun erdikoak 16 eta autonomia dutenak 2. Adina kontuan hartuta berriz, gehienak, %53,64a, 80-89 urte bitartekoak ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!