Zazpi taldek hartuko dute parte bihar, Preludio Txikian

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 16a, 02:00

San Joan jaiak iragartzeko asmoarekin, herriko txikienek ere Preludio Txikia egiten dute festak hasi aurretik. Aurtengoa bihar izango da, Plazan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan zazpi taldek hartuko dute parte: Elizatxo, Langile eta Urumea ikastolek, Inmakulada Ikastetxeak, Hernani Musika Eskola Publikokoa, Kantuz Musika Taldekoak eta Ttarla dantza taldekoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!