The Joselontxo’s Txaranga: Gazteak, eta festa-giroa jartzeko amorratzen

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 16a, 02:00

Gazteak dira, festa jartzeko amorratzen daude; irrikaz. Musika eskolako ikasleak; ge­hie­nak donostiarrak, eta bat hernaniarra: Aitor Sesma, tron­peta jolea. Diskoa atera berri dute, 6 kantarekin. Ka­lean «gazteen artean ohizkoak diren» kantak egokitu dituzte, txa­rangarekin jotzeko, eta diskoa grabatu dute. Salgai dago, Hernaniko Musika Eskolan, 5 euroan.

Fanfarre festibalean, Bigarren Saria
Musika eskolan urteak daramazkite The Joselontxo’s Txa­rangako kideek, eta beraz, ondo ezagutzen dute terrenoa 17 taldekideek. Joan den urtean, Donostiako Fanfarre festibalean Bigarren Saria irabazi zuten, eta aurten ere presenta­tzekoak dira. Beraiek konposatzen dituzte kantuak, txarangak jo ahal izateko, eta dagoeneko badituzte bi zita garrantzitsu, aurtengo udararako: Lesaka eta Iruñeako San Ferminak; egun batean batera eta bestean bestera. 2008an hasitako talde honek gazteentzako musika jotzen du, txarangarako egokitua. «Tabernan entzuten direnak: rocka, ska...».

Sesma: «Rocka eta Heavya gustatzen zait»
Aitor Sesma hernaniarrak 19 urte ditu, eta 10 daramazki, tron­peta jotzen, Hernaniko Mu­sika Eskolan. Urnietako Boskoa txarangan jotakoa da, eta gaur egun BH Roja taldean ere ari da, tronpeta jole gisara. Musika klase guztiak omen ditu gustoko, baina batez ere rocka eta heavya. «Gustoko, gustoko... musika mota guztiak; baina batez ere, rocka eta heavya. Horiek jotzen ditugu guk, txarangarentzat egokituta».

Grabazioa, Ereñotzun
Ereñotzun grabatu du diskoa The Joselontxo’s Txarangak, Pello Gorrotxategiri eskerrak eman dizkiote grabazioan la­guntzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!