Martin eta Goñi izan dira aurtengo Mus Txapelketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 16a, 02:00

Joan den larunbatean urteurren afaria egin zuten Xala­parta elkartean, 29garren urtemuga ospatzeko. Ederki afaldu ostean, aurtengo Mus Txapelketako sari banaketa egin zuten, eta aurreneko lau bikoteei eman zizkieten sariak. Txapelketako bikote irabazlea Martin eta Goñik osatutakoa izan ziren bigarren, Koldo eta Txito izan ziren; hirugarren, Juan eta Felix; eta laugarren, Jus­to eta Serafin. Sariak ondorengoek banatu zituzten: AMR, Firas anaiak, Viguesa, Sein Izarra, Altzueta, Otsua Enea, Itsas Buru, Maset, Codorniu eta Txilibita etxeek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!