berriakek argazki lehiaketa antolatu du aurten, Hernanin bisitatu daitezkeen lekuen ingurukoa. Lehiaketak harrera ona izan du, eta dagoeneko, jakinarazi dute bi irabazleen izen abizenak: Fernando Martin Alonso eta Sofia Arostegi Parra. Fernando Martinek Hernaniko Merkatuari elurretan ateratako argazki bat aurkeztu zuen, eta horrekin irabazi du. Sofia Arostegik berriz, Akolako parkeari ateratako batekin irabazi du lehiaketa; argazkia udazkenean ateratakoa da. Irabazleek bina afari jaso dituzte sari gisa. Afaria Santa Barbarako Arrobi jatetxean egingo dute.
Sare sozialak indartzeko lehiaketa
Berriak elkarteak sare sozialak indartzeko asmoarekin antolatu du lehiaketa. Horregatik, lehiaketa Facebook bidez egin dute. Parte hartu nahi zutenek Berriak Elkarteko fan egin behar zuten facebooken. Ondoren, argazkia bidali behar zuten Berriakeko helbide elektronikora. Orain, 21 argazkiak ikusgai daude, Facebooken.