Hogei dominarekin itzuli dira igerilari hernaniarrak: 12 urre, 5 zilar eta 3 brontze

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 16a, 02:00

emaitza bikainekin itzuli ziren asteburuan Hernaniko igerilariak Or­diziatik. Udako Partaidetza Saria jokatu zen bertan, eta Hernaniko hamahiru igerilarik hartu zuten parte, hiru maila ezberdinetan: infantiletan, juniorretan eta seniorretan. Guztiek irabazi zuten dominaren bat, eta guztira, 20 lortu zituzten: 12 urre, 5 zilar eta 3 brontze. Infantiletan, A kategorian, honela banatu zituzten dominak: Ibargo­ye­nek zilarra lortu zuen 200m libretan eta 1go postua 50m libretan; Sarasua 3garrena izan zen 100m libretan; Usandizaga 1goa 100m lau estilotan eta 50m tximeletan; eta Arenales 2garrena 100m lau estilotan eta 3garrena 100m libretan. Juniorretan eta seniorretan berriz, B Kategorian, Mujika 1goa izan zen 200m libre eta 50m libre probetan; Huizi ere 1goa izan zen 100m bular eta 200m lau estilotan; eta postu bera eskuratu zuen Ezeizak 100m lau estilo eta 50m libre probetan; Sañudok 1go postua lortu zuen 100m lau estilotan eta 2garrena 50m libretan; eta azkenik Gartziak 2garrena 100m lau estilotan eta 3garrena 50m libretan. Sailkapenak orokorretan hartuta berriz, Ezeiza hernaniarra izan zen nesketan onena; eta mutiletan, Huizi hernaniarra ere lehenengo geratu zen, eta Mujika bigarren.

Taldeka ere, bikain
Azkenik, taldeka, sailkapen orokorrean, mutilak aurrenekoak izan ziren, eta neskak hirugarrenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!