`Chacarera doble´ bikotearen emanaldia bihar Kixkalen, Joana Ortega eta Sebastian Ustarrozen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 15a, 02:00

Kontzertua eskainiko dute bihar Joana Ortega hernaniarrak eta Sebastian Ustarroz argentinarrak. Chacarera doble da bikotearen izena, musika argentinarraren erritmo bati ohore eginda. Joana pianoan eta kantuan ariko da, eta Sebastian gitarra jotzen eta kantuan. Musika argentinarraren folkloreari eutsiko diote emanaldian: Atahualpa Yupanqui, Juan Quintero edota Edgardo Cardosoren kantuak eskainiko dituzte; tangoak ere ez dira faltako. Kontzertua bihar Kixkalen, 22:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!