Erromerian gorputza astinduz agurtu zituzten festak, datorren urtera arte

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 15a, 02:00

BOST egun festa giroan pasa ostean, atzo agurtu zituzten au­r­­tengo San Antonioak Ere­ñotzun. Azken eguneko festa Ugaldetxon egin zuten. Le­hendabizi, hiru pelota partidu jokatu zituzten: Ariz­mendi lehengusuek 22-21 irabazi zu­ten Insausti eta Agi­rreren kontra; Pagola eta Con­trerasek 22-11 Gorro­txa­tegi eta Semperren kontra; eta azkenik, Elorza 22-17 nagusitu zen Nobleren aurka. Pelota partiduen ostean, Toka txapelketa jokatu zen, eta ber­tsolariak ere aritu ziren giroa berotzen. Eguna, Ku­pelaren erromeriarekin bukatu zuten, gorputza astinduz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!