xabier Salillasek bete du bere helburua, eta nola bete ere. Sei eguneko lasterketan hartu du parte, Frantzian, eta bukatu bakarrik ez, 28garren postua ere eskuratu du. Mundu mailako atleta onenak izan ditu aurkari, tartean, Seigi japoniarra, 1.055 kilometroko errekorra duena. Salillasek 563 kilometro eta 750 metro egin ditu sei egunetan; eta eguneko media kontuan izanda, 93 kilometro egin ditu eguneko. Atleta hernanirra gustura dago egindako markarekin, kontuan izan behar baita Salillasek distantzia honetako aurreneko lasterketa duela. Marka honekin, Salillasek Euskal Herriko errekorra eskuratu du. Gustura dago bizitako esperientziarekin, eta datorren urtean itzultzeko asmoarekin bueltatu da.
Errekuperatu, eta Espainiako Txapelketa
prestatzen hasi
Salillasen helburua orain, ahalik eta azkarren errekuperatzea da. Ondoren, Espainiko 100 kilometrotako txapelketa prestatzen hasiko da buru belarri, hori baitu aurtengo helburua.