Oriamendi enpresak Kutxa Saria jokatzeko aukera eman die hemeretzi erremontistei, eta horretarako prebia antolatu du. Hala, prebiako erremontista onenek Banakako Txapelketa Nagusia jokatzeko aukera izango du aurten, abuztuan hasiko dena. Prebia eskailera formatuan jokatuko da, lau taldetan banatuta, eta aurreneko taldeko partidua joan den larunbatean jokatu zen. Gaur hain zuzen, bigarren partidua jokatuko da, bigarren taldekoa. Galarretan, arratsaldeko 16:30etan, hasita, aurrez aurre izango dira Barrenetxea IV eta Matxin VIa.
Prebiako partidua ez da gaur Galarretan jokatuko den
bakarra izango. Bigarren partidua eta hirugarrena binakakoak
izango dira. Lehenengoa, Matxin III eta Etxeberria IIIak jokatuko dute, Endika eta Urrutia Iaren kontra; eta ondoren, Urtasun eta Zubirik, Matxin IV eta Gazteluren kontra. Bi partidu hauek
40 tantura izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!