Pelota partiduekin agurtuko dituzte festak gaur, datorren urtera arte

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 14a, 02:00

hasten den guztia bukatu egiten da, eta bost egu­ne­ko festen ondoren, Ere­ñotzuko San Antonioak gaur iritsiko dira amaierara. Azkeneko egun honeta­ra­ko, arratsaldeko festa antolatu dute. Ugaldetxon, hiru partidu jokatuko dira 17:00etan hasita: binaka, Arizmendi-Arizmen­di/Insausti-Agirre; binaka pa­laz, Leonet-Senper/ Go­rro­txategi-Pagola; eta banaka, Elorza eta Noble. Ondoren, bertso saioa izango da La­sarte, Iu­rramendi, Azpiroz eta Gaz­telumendi bertsolariekin. Egu­na eta festak bukatzeko berriz, toka txapelketa eta Kupela taldearekin erromeria antolatu dituzte. Jaiak suziriak jaurtiz agurtuko dituzte, erromeria bukatutakoan.

ARRATSALDEZ:
17:00 Pelota partiduak Ugaldetxoko frontoian. Ondoren Arnaitz Lasarte, Oier Iurramendi, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi bertsolarien emanaldia.
19:00-20:00 Toka Txapelketa.
20:30 Kupelarekin erromeria.
Jaiei amaiera emango zaie
suziriak jaurtiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!