Dantza garaikideko ikastaroa gaztetxoentzat, uztailean

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 14a, 02:00

Uztailean zehar Dantza Garaikideko ikastaroa eskainiko dute gazteentzat, hau da, 16 urtetik gorakoentzat, Biteri kultur etxean. Ikastaroa uztailaren 4tik 15era emango dute, eta 10 saio izango dira guztira; ordutegia, goizeko 10:30etatik 11:30etara bitartekoa da. Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute Biterin, eta ekainaren 22ra arte izango da zabalik. Txaro Untzilla izango da irakaslea, eta azaldu duenez, dantzan jakiteak edo ez jakiteak ez du garrantziarik, ikastaroa guztientzat da irekia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!