Mandazubitik Martindegirako bidea moztuta, gaur gauean

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 14a, 02:00

Bariantea bikoizteko lanak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Mandazubi eta Martindegi arteko bidea moztu egingo dutela bi norabideetan. Mozketa gauez egingo dute, 22:00etatik goizeko 06:00ak arte. Errepidea itxita dagoen bitartean, zirkulazioa N1 nora­bidetik desbideratuko dute Andoain eta Lasarte bitartean, eta bigarren zinturoitik Lasarte eta Astigarraga artean. Hala ere, Hernanira sartzeko ohizko sarbideak erabilgarri egongo direla jakinarazi dute (Mandazu­biko eta Martinde­giko errotondak irekita egongo dira herrira sartzeko, nahiz eta bariantea itxita egon).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!