san Joan jaien hasiera ofiziala 23ko txupinazoak markatzen badu ere, Preludioak pizten du festa giroa Hernanin. Aurten, Preludioa edo Iragarpen kontzertua larunbatean izango da, eta honekin batera, beste hainbat ekitaldi asteburuan: guztiak, San Joan festak girotzen hasteko.
Azeri Bila eta Preludioa ekintza nagusiak, larunbatean
San Joanen aurreko asteburua ekitaldiz josita izaten da urtero, eta aurten ere, aldaketa gutxi izango da. Larunbateko bi ekitaldi nagusiak Azeri Bila eta Preludioa izango dira. Azeri Bila bi lasterketetan banatua izango da larunbatean ere: ume eta gazteena, eta nagusiena. Txikienak 17:30etan aterako dira Urbietatik; eta helduak ordubete geroago, leku beretik. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik, www.kirolprobak.com helbidean eman dezakete izena; eta bestela, egunean bertan ere izango da aukera. Eguneko ekitaldi nagusia berriz, Preludioa, ilundu bezain laister hasiko da: 22:30etan, Plazan. Hamasei abesti interpretatuko dituzte, tartean, Eperra, Herribera, Mendiriz Mendi eta San Joan Zortzikoa. Zuzendariak bost izango dira eta hemezortzi taldek hartuko dute parte. Zalantzarik gabe, Iragartze kontzertuaren gaua urteko berezienetakoa izaten da hernaniar askorentzat. Eguneko gainerako ekitaldiak, berriz, ondorengoak dira: 11:00etan Plater Tiro Txapelketa Santa Barbaran; ordu berean, Fermin Etxeberriaren omenezko estropada Elorrabin; 15:00etan, San Joan jaietako Waterpolo txapelketa kiroldegian; 17:00etan Miguel Olloren omenezko karabina tiraldia, Txantxangorrin; eta 18:00etan Boxeo eta Kick Boxing borrokak kiroldegian.
Aurorak, palankariak eta xakea, besteak beste,
igandean
Igandeko ekitaldi guztiak goizez izango dira. Herria Aurorek esnatuko dute, 08:00etan, Ozeki abesbatzakoekin. Ondorengo bi ekitaldiak kanpoaldean jokatuko dira: batetik, 09:00etan, erakus txakurren ehiza txapelketa jokatuko da Xoxokako zelaietan; eta bestetik, 10:00etan, uso-tiro txapelketa jokatuko da Jauregi baserriko zelaietan. Herrira itzulita, 10:00etan bola txapelketa jokatzeko hitzordua dute Goiz Eguzkiko kideek elkartean; eta Sagastialdeko pistetan, palankariek dute zita 10:30etan, Palankarien XXX. proban. Eguneko azken ekitaldia Gerardo Plazaren omenezko xake proba izango da; 11:00etan jokatuko da, Plaza Berrin.
Handik aurrera, 23ko txupinazoak markatuko ditu San Joan jaiak, eta nola ez, bost egunetako ekitaldiak.
LARUNBATA:
11:00, Probintzia mailako `Hernaniko Udala Sari Nagusia´. Plater Tiro Txapelketa, Hobi Unibertsala. Santa Barbarako tiro eremuan. Txantxangorri elkartea.
11:00, Batelen estropada Elorrabin `Fermin Etxeberria´ren IV. Oroimenezko proba. Hernaniko Arraun Elkartea.
15:00, XIV. `San Joan´ waterpolo txapelketa kiroldegian.
17:00, `Miguel Ollo´ren V. Oroimenezko Proba. Haur kategoriako karabina tiroketako txapelketa lokalaren kanporaketa, Txantxangorri elkarteko lorategian.
17:30, X. Azeri Bila herri lasterketa haur eta gazteentzat.
18:00, Boxeo eta Kick Boxing borrokak kiroldegian
18:30, XIII. Azeri Bila herri lasterketa, helduentzat.
22:30, San Joan Jaietako XVIII. Iragarpen kontzertua.
IGANDEA:
08:00, `Aurorak´ Ozenki abesbatzarekin.
09:00, XXIX. Probintzia mailako `San Joan Sari Nagusia´ eta txapelketa lokala: erakus-txakurrak ehizean Xoxokako zelaian. Txantxangorri elkartea.
10:00, Bola jokoa. Bigarren jaurtiketa Goiz Eguzki bilgune sozialeko bolatokian.
10:00, Probintzia mailako jaurtiketa eta txapelketa lokala. `Hernaniko Udala Sari Nagusia´ uso-tiro txapelketa, `Colombaire´ erara. Jauregi baserriko landan. Txantxangorri elkarteak antolatuta.
10:30, Palankarien XXX. proba Sagastialdeko pistetan. Etxeberri elkartea.
11:00, `Gerardo Plaza´ren V. Oroimenezko xake proba. Nazioarteko maisu batekin aldi berean jokatutako partidak; baita Gros Xake Taldearen aurkakoak ere. Plaza Berrin.