Lau garaipen, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 13a, 02:00

Asteburuan, Lau eta erdiko Udaberriko Txapelketan, 6 partidu jokatu dituzte, pelotari hernaniarrek eta horietatik lau irabazi dituzte. Seniorretan, Eneko Aizpitartek 22-15 irabazi zion Usurbili; jubeniletan, Iñigo Urkizuk 22-10 Jon Etxegoieni, eta Julen Etxenikek 22-7 Epleri; kadeteetan, Iñaki Etxenikek 5-22 galdu zuen Ziotzaren aurka; infantiletan, Cisneros eta Rodriguezek 14-18 galdu zuten Zestoaren aurka; eta alebinetan, Alkorta eta Noble IIak 16-8 irabazi zioten Urnietako bikoteari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!