Entsaioa eta jantziak egiteko bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 13a, 02:00

Akelarreko dantza entsaioa izango da bihar eta ostegunean, 19:00etan, Goiz Eguzkin. Horrez gain, bihar jantziak egiteko zita jarri dute, 17:00etan, gaztetxean. Bestalde, Akela­rreak aurten 25 urte betetzen dituela eta, erakusketa egongo da gaurtik 20ra, tabernetan eta gaztetxean. Asteazke­nean, berriz, 1995eko Akela­rrearen bideo emanaldia izango da, 19:30etan, gaztetxean. Eta Akelarrearen ondoren egin­go den afariko txartelak sal­gai jarriko dira, Aker tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!