Irabazleek 2.000 euro, txapelak, garaikurra eta oparia jaso zituzten, sari gisa. Azpitxapeldunak Manolo Montero eta Juan Sanz izan ziren.
aralarreko Mus Txapelketak baditu txapeldunak: Mikel Karmona eta Luis Andueza. 27garren edizioa jokatu da aurten, eta 90 bikotek hartu dute parte. Lau onenek, asteazkenean jokatu zuten azkeneko partida: bik txapelduna izateko, eta beste bik hirugarren postua eskuratzeko.
Bikote txapelduna zein izan erabakitzeko, Karmona eta Anduezak (Pottune), eta Montero eta Sanzek 6 usteletara jokatu zuten; azkenean, 4-2 irabazita jantzi zuten txapela Karmona eta Anduezak. 2.000 euroko saria jaso zuten, eta txapelak, garaikurra eta opariak jaso zituzten. Bigarrenek 1.200 euro, garaikurra eta opariak jaso zituzten.
Hirugarren posturako lehian, ustel berak egin behar izan zituzten. Kasu honetan, Manolo Valor eta Patxi Oyarzabalek irabazi zuten eta sari gisa 700 euro, garaikurra eta opariak jaso zituzten. Azkenik, laugarren postuan bukatu zuten txapelketa Joxefe Auzmendik eta Edu Carrerak; hauek 500 euro, garaikurra eta opariak jaso zituzten.
Txapelketan etxekoek, bezeroek eta Aralarreko harrobikoek hartu dute parte, eta horietako asko Arnegi Ardoak bodegara joango dira, hilaren 15ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!