Hernaniko Udalean joan den udaran sartu zuten dokumentu bat, ingurumen azterketa bat, eta bertan aipatzen zen Tolarieta izeneko subestazio elektriko baten berri. Geroztik, Abiadura Haundiko Trenaren planoetan zehazten da, subestazio elektriko hori AHTrentzat izango dela. Datu askorik ez dagoen arren, 10 hektarea inguru izango ditu, Elizaldenea, Gure Izardi eta Gure Ametza etxeen arteko lurretan. Espropiazioak ere egin dituzte, AHTko espropiazioekin batera, eta horren inguruan Udalak sartutako alegazioak atzera bota dituzte. Subestazio elektrikoak 400 kV-ko indarra izango du. Gaur egungo subestaziotik hartuko du indarra, 400 metroko bidean ekarriko dute Tolarietara, eta han, transformatu egingo dute. Obra hori egiteko, 100 langile inguru ariko dira lanean, eta 20 eskabadora eta kamioi.
TOLARIETA SUBESTAZIO ELEKTRIKOA
l 10 hektarea inguru izango ditu.
l 400 kV-ko indarra edo kapazitatea izango du.
l Gaur egungo subestaziotik hartuko du indarra. Bi subestazioak
400 metroko linea batekin konektatuko dira, 42 metroko torreen bidez.
l Estazioak izango ditu: bertara iristeko bideak, 400 kV-ko parkea, kontrol-etxea, eta itxitura.
l Funtzioa: lotura lana egingo du, gaur egungo lineatik AHTraino. Horretarako, argindarra transformatu ere bertan egingo da.
l Obrak irauten duten bitartean,
100 langile inguru ariko dira lanean, eta 20 eskabadora eta kamioi.