Izen ematea zabalik eta argazkia ateratzeko hitzordua, egunean bertan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 13a, 02:00

Hernaniko Axeri Bila herri lasterketa larunbatean izango da eta izen ematea zabalik dago. Aurten, izena aurrez eman nahi izanez gero, www.kirolprobak.com helbidean bakarrik eman daiteke. Egunean bertan ere izango da aukera. Bestalde, lasterketan parte hartuko du­ten hernaniarren argazkia aterako du Hernaniko Kronikak eta zita 18:00etan egin da, Atarrabiyon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!