Haurrentzako Karabina Txapelketan parte hartzeko, izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 12a, 02:00

Karabina Txapelketako kanporaketa ekainaren 18an izango da. Ehiza Txakur Lehiaketa izango da ekainaren 19an, Xoxokan.

San Joan Jaien barruan, hau­rren­­tzako Karabina Txapel­ke­ta antolatu du Txantxangorri elkarteak, ohi bezala, Miguel Olloren omenez. Kanporaketa ekainaren 18an, hau da, dato­rren larunbatean izango da, 18:00etan, elkarteko lorategian eta izen ematea zabalik dago. Izena, 10-16 urte arteko neska-mutilek eman dezakete, elkar­tean dagoen zerrendan. Finala ekainaren 23an izango da. Sari garrantzitsuak izango dira. Lehenengoak, esaterako, kara­bina bat irabaziko du.

Ehiza Txakur Lehiaketa
Ekainaren 19an, berriz, Ehiza Txakur Lehiaketa izango da, herritarra eta probintziala. Urnietako Xoxoka zelaian izango da goizeko 09:00etatik aurrera. Parte hartzeko izena, 08:30etatik 09:00etara eman beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!