San Joanen barruan, Koadrilen Eguna izango da ekainaren 25ean eta ohi bezala, koadrilen bazkaria izango da. Bazkarira joan nahi duenak aurretik erosi behar du txartela; egunean bertan ez da txartelik izango salgai. Guztira, 600 txartel jarriko dira salgai, beraz, lehenbailehen erosteko dei egin dute Gazte Asanbladatik. Txartelak salgai daude Garin eta Goiz Argi tabernetan, 10 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!