Hernaniko bariantea astearte gauean itxita, Martindegi eta Mandazubi artean

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 12a, 02:00

Hernaniko bariantea bikoizteko lanak direla eta, astearteko gaue­ko 22:00etatik asteazkeneko goizeko 06:00ak arte, bariantea itxita egongo da Martindegi eta Man­da­zubi artean. Zirkula­zioa N-1 errepidetik desbideratu beharko da, Lasarte eta Asti­ga­rraga artean eta Andoain eta Lasarte artean. Hala ere, Herna­niko sarbideak erabil­tzeko mo­duan izango di­ra Man­dazubi eta Martindegitik. Horrez gain, asteazkenean ezin­go da Karabelgo bidegorritik ibili.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!