Hernaniko txistularien eskutik, 11 abestiko emanaldia gaur, Udaletxeko arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 12a, 02:00

Txistulari taldearen ikasturteko azken kontzertua izango da. Festa garaia datorrela eta, jai giroarekin lotura duten abestiak joko dituzte. Emanaldia 12:30etan hasiko da.

hernani Musika Eskolako txistu taldeak kontzertua eman­go du gaur, 12:30etan, Uda­letxeko arkupetan. Talde honek ikasturtean zehar es­kaintzen dituen hiruzpalau kon­tzer­tue­tako azkena izango da. Kontzertua, egunsentiko doi­­­nue­­kin hasiko da, festa ga­raia datorrela eta, txistulariek be­reziki goizeko dianak jotzen egiten duten lana gogorarazi nahi da. Damua garaiz eta Goiz ereski alboradak joko dira. Az­ken hori, Gonzalez Bastida mai­suak, Hernaniko Musika Ban­da­ren zuzendari izanda­ko­ak, Isidro Ansorenari eskaini zion, bere heriotzean eta oroi­men ho­ri gorde nahi dute txis­tulariek. Omenaldi xume bat eskaini nahi diote bandari, bere 150. ur­teu­rrena dela eta. Ondoren, fes­ta giroko 9 abesti joko diutzte. 

EGITARAUA

 ‘Damua garaiz’ (alborada).........................................................Ezezaguna
 ‘Goiz ereski’..............................................................J.M. Gonzalez-Bastida
 ‘Ituren’...............................................................................Tomas Garbizu
 ‘Dantzari dantza’..................................................Herrikoiak (Durangaldea)
 Fandango eta arin-arina
       ‘Artotxa’ eta ‘Belviste’.....................................A. H. Olazaran Lizarrakoa
 ‘Mendiko haizeak’...................................................................Jose Olaizola
 ‘Inguruko dantza’....................................................................Jesus Guridi
 ‘Oskorriren zenbait doinu’...................................Oskorri (mold.: S. Bikandi)
 ‘La alegria de San Fermin’........................................................M.P. Astrain
 ‘Korrika’............................................................................................Egan
Txistulari eta atabalariak: Jon Ansorena, Idoia Ansorena, Iker Apaolaza,
Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren (zuzendaria), Haritz Ezeiza,
Aitziber Garin, Leire Goñi eta Jon Patxe

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!