Aritz Zerain, Izaskun Bengoetxea, Ana Santakruz eta Paki Lizeaga dira Auzo Batzarra osatzen duten lau kideak. Lau bokalek kargua hartu eta zin egin zuten atzo, ahalik eta hobekien beteko dutela beraien betebeharra.
Ereñotzuko Auzo Udala guztiz osatzeko, Auzo Batzarra eratu zen atzo, Hernaniko Udaleko inbestidura saioaren ondoren. Alkatea, Imanol Lizeaga, maiatzaren 22ko hauteskundeetan aukeratu zen. Ereñotzuko Auzo Batzarrari dagozkion lau bokalak, Aritz Zerain, Izaskun Bengoetxea, Ana Santakruz eta Paki Lizeaga dira. Hernaniko Udaleko inbestiduran Bildu koalizioko Alkategaia izendatu zen Alkate berri, Luis Intxauspe, eta berari zegokion Ereñotzuko 4 bokalak izendatzea. Intxauspek, aurretik Batzorde Kudeatzailean zeuden kideak izendatu zituen. Lau bokalek kargua hartu eta zin egin zuten atzo, ahalik eta hobekien beteko dutela beraien betebeharra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!