Luis Intxauspe, Hernaniko Alkate berria

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 12a, 02:00
Ustekabekorik gabe, Bilduko zerrendaburuak aldeko 9 boto lortu zituen; gehiengoa.
Alkatea erabaki eta Udala osatzeko inbestidura saioa egin zen atzo, eta espero bezala, Luis Intxauspe, Bildu koalizioko ze­rren­daburua da Hernaniko Uda­leko Alkate berria, Bilduko 9 zinegotzien botoekin. In­txaus­­pek ilusioz eta pozez hartu zuen Alkatetza eta guztientzat eta guztiekin lan egin nahi dutela azaldu zuen, kargua hartu ostean. «Partehar­tzea eta elkarlana bultzatu nahi ditugu eta horretarako, Udale­ko ateak eta gure eskuak zaba­lik daude». 17 zinegotziek kargua bete­tze­ko zin egin ondoren egin zuten Alkatea erabakitzeko bozketa. Intxauspek 9 boto jaso zituen; EAJ-PNVko Andoni Amonarraizek 3; PSE-EEko Estefania Morcillok beste 3; eta Hamaikabatek ez zuen botorik jaso. Bi boto txuri izan ziren. Bilduren deiari erantzunez, herritar mordoa gerturatu zen atzo, inbestidura saiora. Orain arteko zinegotziak eta Alkatea bera ere bertan izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!