Asier Ocon Zarauzko Triatloian izango da, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

Zumitza Triatloi Elkarteko Asier Oconek Zarauzko Triatloian hartuko du parte gaur. Bihar berriz, Donostiako Sprint triatloian izango dira Eduardo Carrera, Xabat Azpiolea, Iñaki Eizmendi eta Ines Arreitunandia. Joan den astean berriz, Ondarruko distantzia olinpikoko triatloian izan ziren hiru hernaniar, eta ondorengo emaitzak lortu zituzten: Xabat Azpioleak 70garren postua, Lander Muñoak 103garrena, eta Asier Oconek 187garrena. Triatloia Krafft Atletiko San Sebastianeko Aritz Egeak irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!