Hernaniko Udalak 3,2 miloi euro zor zituen 2010ean; eta Gipuzkoan egoera onentsuenean dago

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 11a, 02:00

hernanik 3,2 miloi euro zor zituen 2010ean. Espai­nia­ko Ministerioak publikatu dituen datuen arabera, Her­nani 62garren lekuan dago Gipuzkoan, 88 herritik, eta bataz bestekotik bastante urruti. Hernanik 165 euro zor ditu biztanleko (edo per capita); Gipuzkoako Udalen bataz bestekoa da, 444 euro, biztanleko. Hego Euskal Herrian, Arabako herriek daukate zorrik haundiena: 518 euro zor dituzte pertsonako, Ara­ban; Nafarroan, 492 euro; Gi­puzkoan 444 euro; eta Biz­kaian 272 euro. Bataz beste, 313 euro zor dituzte Hego Eus­kal Herriko Udalek.

Urruti, Gipuzkoako zorrik haundienetik; 2.004 euro
Mutiloa, Ikaztegieta eta Erre­zil dira, pertsonako zorrik haun­diena duten herriak, 2.004 euro, 1.479 euro, eta 1.420 euro, hurrenez hurren. 15.000 biztanletik gorako herrietan Hondarribia eta Eibar daude Hernani baino egoera hobean; gainerakoek zor haundiagoa dute. 11 herri daude Gipuzkoan, 15.000 biztanletik gora, eta konparazio batera, Zarautzek 898 euro zor ditu pertsonako; Irunek eta Tolosak 600 euro baino gehiago; eta Donostiak eta Errenteriak ia 500 euro.

2008tik, zorra behera
Orokorrean, Udalek zorra jaitsi egin dute 2008 urtetik. Hernanik 4,3 miloi euro zor zituen 2008an; pertsonako 226 euro. 2009an 3,7 miloi euro zor zituen; pertsonako 197 euro. Arrasatek, Lasartek, Pasaiak... jaitsi egin dute zorra baita ere, baina badira dezente zorpetu direnak ere. Donostiak 45 miloi euro zor zituen 2008an eta 2010ean 90 miloi euro. Zarautzek 9,2 miloitik 20 miloi eurora igo du zorra (pertsonako 900 euro).

Hernani, inguruko herrietan egoera onenean
Hernanik du pertsonako zorrik txikiena, inguruko herrietan. Urnietak 258 euro zor ditu pertsonako; Lasartek 291 euro; Astigarragak 375 euro; Erren­teriak 484 euro; Donostiak 497 euro; eta Oiar­tzunek 777 euro, pertsonako.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!